Bakioko Udala k turismo-egonaldiengatiko zerga onartu du urriko osoko bilkuran. Zerga hau Bizkaiko Foru Aldundiaren 3/2026 Foru Arauak arautzen du, eta udalei turismoaren eraginari aurre egiteko eta kudeaketa finantzatzeko baliabideak ematen dizkie.
Zerga honen helburuak turismo jasangarria sustatzea, klima-aldaketari aurre egitea eta udalen finantzaketa laguntzea dira. Turismoak lurraldean duen eragina aitortzen du eta horren kudeaketarako finantzaketa-iturri bat sortzen du, baita mugikortasun iraunkorraren eragina murrizteko ere.
Bakiok, biztanle kopuru egonkorra izan arren, turismo- eta demografia-presio handia jasaten du udan eta oporraldietan. Bigarren etxebizitzek udalerriko etxebizitzen %60 osatzen dutenez, udan eta asteburuetan biztanleria erreala biderkatu egiten da, eta horrek presio handia eragiten du zerbitzuetan, uraren kontsumoan, hondakinen kudeaketan eta trafikoan.
Udalak turismo-presioaren indizea oso altua dela adierazi du, udalerri txiki batek milaka bisitari hartzen baititu aldi berean. Horren aurrean, Bakioko Udalak turismo- etxebizitzei tasa maximoa aplikatzea erabaki du, etxebizitza arruntarekin lehiatzen direlakoan.
“"Gure herritarrek etxebizitza duina izateko eskubidea dute, eta erakunde publikoi dagokigu horretarako baliabideak jartzea."
Bakioko Udala etxebizitza programa bat garatzen ari da, herritarrentzako etxebizitza-politika bat sustatzeko. Turismo- etxebizitzen kontrola eta kudeaketa funtsezkoa izango da herritarrek etxebizitza duina izateko duten eskubidea bermatzeko.




