Euskal Autonomia Erkidegoko industria k 2024an enplegu osoaren % 19,8 bildu zuen, Estatuko batezbestekoaren (% 11,4) eta EB-27aren (% 15,3) gainetik. Metalurgia eta produktu metalikoak (% 32,5), Makinariaren eta ekipoen fabrikazioa (% 11,3) eta Garraio-materialaren fabrikazioa (% 9,8) izan ziren okupazio nagusiak.
Balio erantsi gordinari dagokionez, industriak Euskal Autonomia Erkidegoko BPG osoaren % 23,0 eragin zuen, Alemaniako (% 20,9), EB-27ko (% 17,2) eta Espainiako (% 14,3) datuak gaindituta. Hala ere, manufaktura-negozio zifrak % 1,0 egin zuen behera, Gipuzkoak izan ezik (% 1,2ko igoera).
Produktibitateak 79.700 €-ko balioa izan zuen, Espainiakoaren (74.200 €) gainetik, baina Frantziako (90.500 €) edo Alemaniako (96.400 €) ekonomien azpitik. Kanpo-merkataritzan, 3.921 milioi euroko merkataritza-superabita lortu zen, % 114,3ko estaldura-tasarekin.
Industria-jardueren % 6,5ek maila teknologiko handia zuten, eta berrikuntza-jardueretan egindako gastuaren % 38,3 industriari lotuta zegoen. Bestalde, industria-establezimenduen batez besteko tamaina 17,9 langilekoa zen.




