Sugarrak Saskibaloi Klubak presidente berria izendatu du. Horrela, elkarteak jende berriaren esku geratuko da, eta ardura hartuko du bere gain, bai eskola kiroleko zein federatuetako dozenaka jokalarien gainean.
Aurkeztu zen hautagaitza bakarra Daniel Calera Canterorena izan zen, prozedura osoa betez, hala nola, hamabost sinadura bere zerrenda babesteko.
Haren ondoan, zuzendaritza batzordea honako hauek osatuko dute: Gonzalo Calera Santos presidenteordea, Maitane Martin Etxebarria idazkaria, Laura Gallego Otero diruzaina, Nora Aldekoa Garaio lehen bokala, Nerea Martin Bravo bigarren bokala eta Josu Martin Rey hirugarrena.
Klubeko iturriek adierazi dutenez, zuzendaritza berriak ez du inolako etenaldirik ekarriko egungoarekin, aurretik arduren trantsizioa egiteko lan egin baitute.




