Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Zierbena k parte hartuko du Meatzaldea ko martxan, indarkeria matxistaren aurka. Martxa hau ahotsa altxatzeko, emakumeen aurkako indarkeria mota guztien aurrean gure gaitzespena erakusteko eta gizarte justuago, berdinago eta indarkeriarik gabea aldarrikatzeko balioko du. Indarkeriarik gabe bizitzea eskubide bat delako, eta hori bermatuko duen gizarte baterantz aurrera egitea guztion konpromisoa delako.
Parte hartzera eta gizarte justuago baten alde elkarrekin ibiltzera animatzen ditu udalerriak herritarrak.
Martxa larunbatean, azaroaren 28an, izango da. Irteera 11:00etan izango da Muskiz ko tren geltokitik, eta helmuga Muskiz ko frontoia izango da.




