Santurtziko Udalak antolatutako ekitaldiak Javier Bustamante, Lagun Zaharrak abesbatzako zuzendari ohia, omenduko du aurten ere bere VI. Memorialean. Topaketek kalitatezko programazioa eskainiko diete Santurtziko herritarrei.
Guztira sei kontzertu eskainiko dira, doako sarrera dutenak lekua bete arte. Kontzertuak ostiral eta larunbatetan izango dira, eta 20:00etan hasiko dira.




