Leioa, Bizkaiko udalerria, zinema-munduko gune garrantzitsu bilakatu da berriz ere, "Rafaela" filmaren errodatzearen eskutik. Pelikula hau Baleuko, 11 Varas, 100 Acres eta La Claqueta PC ekoiztetxeek ekoitzi dute, Caviar belgikarrarekin koprodukzioan. Euskaraz filmatzen ari da eta EITB eta RTVE ren parte-hartzea du, baita Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketa ere.
Iban Rodríguez Etxebarria Leioako alkatea, Estibaliz Bilbao eta Chelo Castellanos Kultura eta Sustapen Ekonomikoko zinegotziekin batera, goizean zehar Artatza Jauregian izan da. Jauregi hau da "Rafaela" filmaren errodatzeko aukeratu dituzten kokaleku nagusietako bat. Pelikula hau Alba Lozano zuzendariak zuzentzen du eta Bizkaiko historia sozialean funtsezko pertsonaia izan zen Rafaela Ybarraren istorioa berreskuratzen du.
Filmak Euskadiko hainbat kokaleku hartzen ditu, tartean Leioa, eta pantailara eramaten du Rafaela Ybarraren bizitza. Ybarra XIX. mendearen amaieran emakume eta neska zaurgarrien alde egindako lanagatik eta bere lan sozialagatik da ezaguna.
Leioan errodatze hau egoteak aukera paregabea eskaintzen du udalerriaren ondare historiko eta arkitektonikoa, bereziki Artatza Jauregiarena, balioan jartzeko.




