Ekimenaren helburua da emakumeen presentzia eta ekarpenak ikusgarri egitea zientzia eta teknologiaren esparruan, baita arlo profesional horietan erreferente femeninoak sortzen laguntzea ere. Horregatik, Udalak deia luzatzen die Leioakoak direnei edo bertan bizi eta lanbide horietan dihardutenei, 2027ko egutegian parte har dezaten.
Emakumeen udal egutegia urtero Leioako Udalak bultzatzen duen ekimena da, udalerriko emakumeak ikusgarri egiteko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egitearen garrantziaz herritarrak sentsibilizatzeko. Aurreko edizioetan, egutegiak kirola edo ekintzailetza bezalako esparruetan jarri du arreta, ibilbide eta profil profesional desberdinak dituzten Leioako emakumeei protagonismoa emanez.
Egutegian parte hartu nahi duten emakumeek beraien datuak eta harremanetarako telefono zenbaki bat edo helbide elektroniko bat bidali beharko dituzte [correo@electronico.com](http://www.leioa.net/berdintasuna@leioa.eus) helbidera, irailaren 29tik urriaren 6ra bitartean.
Leioako Udalak eskatzen die baldintza hauek betetzen dituzten emakume guztiei parte hartzera eta udal egutegiaren edizio berri honetan lekua hartzea animatuz.




