ZINEBI 68, Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ikasleentzako doako CAMPUS programa aktibatu du berriro. Programa honek aukera ematen die Ikus-entzunezko, Arte edo Zinema arloko Gradu edo Lanbide Heziketako ikasleei jaialdiko proiekzio eta ekintza publiko guztietara sartzeko. Jaialdia azaroaren 20tik 27ra izango da, hiriko hainbat lekutan.
Ekimen honen helburua da gazteei nazioarteko zinema dokumentalaren eta film laburren panoraman astebetez murgiltzeko aukera ematea. ZINEBIk, izen handiko lanak eta sorkuntza berriak uztartzen dituena, ateak zabalik uzten dizkio profesionalen hurrengo belaunaldiari.
Areditazioa lortzeko, ikasleek azaroaren 16ra arteko epea dute eskaera betetzeko. ZINEBIk galdetegi bat sortu du, interesatuta dauden ikastetxeei bidaliko zaiena, beraien ikasleei helarazteko. Inprimakia bete ondoren, ikasleek aurrez aurre jaso beharko dute beren CAMPUS aeditazioa ZINEBIren Info Puntuan, Arriaga Antzokian, azaroaren 20tik 26ra bitartean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
ZINEBI 68ri eta programazioari buruzko informazio gehiago zinebi.eus webgunean aurki daiteke. Areditazioei buruzko zalantzak argitzeko, support@zinebi.eus helbidera idatzi daiteke.




