Esku-hartze nagusia lehengo gas-galdara ordezkatzea izan da, biomasa-galdara berri bat instalatuz. Biomasa erabiltzeak, hala nola pelletak, erregai fosilen menpekotasuna murrizten du eta ez du CO2 berririk isurtzen atmosferara, landareek xurgatutako karbono kantitate bera askatzen baita.
Gainera, ur bero sanitarioaren ekoizpen-sistema hobetu da, ponpaketa-ekipo eraginkorragoak jarri dira eta energia-kontsumoa optimizatzen duten kontrol- eta monitorizazio-sistemak ezarri dira. Jarduketa horiek guztiek nabarmen murrizten dituzte eraikinetik datozen karbono dioxidoaren isurketak.
Instalazio hori ezartzea Osakidetzaren zentroetan jasangarritasun energetikoaren irizpideak betetzeko jarduketa-plan baten parte da.
Gutxi gorabehera 500.000 euroko inbertsioarekin burututako proiektu honek Osakidetzan energia-kontsumoak murriztea eta ekoizpen berriztagarria handitzea du helburu, eredu jasangarriago baterantz aurrera egiteko. Helburua da zentroetako energia elektrikoaren eskaria partzialki hornitzea eta CO2 isurketak gutxitzea.




