Laguntza hauek Euskadin bizi diren eta beren ideia enpresariala martxan jartzeko aholkularitza espezializatua jaso nahi duten ekintzaileei zuzenduta daude. EGAZ Txorierri, Lanbide-ren erakunde laguntzailea, hautaketa, laguntza eta/edo tutoretza lanak egingo ditu, baita kudeaketa eta ordainketa ere.
Laguntzaren zenbatekoa 2.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Hiru hilabeteko tutoretza epearen ondoren alta ematen ez bada, zenbatekoa %60koa izango da. Gainera, sustatzailea 18 eta 30 urte bitartekoa bada, %15 gehituko zaio, eta emakumea bada, beste %15 gehigarri.
Eskaerak EGAZ Txorierrin aurkez daitezke. Epea 2026ko azaroaren 18an amaituko da.




