Basauriko taldeak hogei kirolarirekin parte hartu zuen eta lehian zeuden hamasei urrezko dominetatik hamabost eskuratu zituen, baita bost zilarrezko ere. Klubaren historiako bigarren emaitzarik onena da hau, 2020 an lortutako hamasei urrezko dominen marka baino ez du gainditzen.
Txapelketaren ostean, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Sailak denboraldiko kirolari onenen bi txapel banatu zituen, Kirolur ren eskutik. Biak ala biak The Masters ekoak izan ziren: Maialen Rentería eta Iván Mediavilla. Arrakasta honekin, basauritarrek berretsi egin dute beren nagusitasuna probintzian, non txapelketa gehienetan jaun eta jabe izan diren.
Larunbatean bertan, benjamin eta alebin mailako borroka joko eskolak ere jokatu ziren, eta bertan ere emaitza bikainak lortu zituen klubak. Bederatzi urrezko eta zortzi zilarrezko dominarekin, The Masters izan zen lehiaketako gimnasio onena. Aipagarria da Janire Maleta eta Maider Martínez en lana, bakoitzak bere adinean (9, 10 eta 11 urte) hirugarren urtez jarraian txapelketa irabaztea lortu baitute.




