Igande goizaldean, Bizkaiko Suhiltzaileek sute bat itzali zuten Getxoko Ormaza auzoko etxebizitza abandonatu batean. Etxe horretan etxerik gabeko pertsonak bizi ziren, baina ez zen zauriturik izan gertakarian.
Larrialdi zerbitzuek goizeko 5:22 etan jaso zuten abisua, Ormaza inguruan etxe bat erretzen ari zela ohartaraziz, Aldundiko iturriek adierazi dutenez. Artazako suhiltzaile parkeko kideak bertaratu ziren. Goizeko zazpiak aldera, suhiltzaileek sugarrak itzali eta sutea kontrolpean zegoela adierazi zuten.
Etxebizitzaren beheko solairua erabat kiskalita geratu zen sugarren ondorioz, eta lehenengo pisua ere kaltetua izan zen. Suhiltzaileek bideo bat argitaratu zuten sare sozialetan, non etxearen barrualdea nola erre zen ikus zitekeen.




