Sopela udako festetarako prestatzen ari da. San Pedro jaiak ekainaren 25etik 29ra ospatuko dira, eta El Carmen jaiak, berriz, uztailaren 15etik 19ra Larrabasterra auzoan. Udalaren arabera, helburua jai herrikoi, parte-hartzaile eta berdintasunezkoak bermatzea da.
Musika eskaintza zabala izango da. San Pedro jaietan, Txosnagunean eta Udaletxeko plazan izango dira kontzertuak. Besteak beste, Trikidantz, Sua, Mambo Express, La Txama, Nonbait, Mescalina, Albina&Divina, Cherry&The Ladies, Janus Lester, Zinema Paradise eta Xabi Aburruzaga arituko dira.
Larrabasterrako Urgitxieta plazan, uztailaren 15etik 19ra, Etzakit, Rise To Fall, The Clams, Manny Calavera, Xiberoots eta Folklore Bizian taldeek hartuko dute parte. Udalak tokiko artisten aldeko apustu argia egin du, eta herriko taldeei ere aukera eman die programazioan parte hartzeko.
“"Helburua jai herrikoi, parte-hartzaile, euskaldun eta berdintasunezkoak bermatzea da."




