Muskiz inguruan A-8 autobidean izandako kamioi baten istripuak eta ondorengo suteak trafikoa etenarazi du Kantabria rekiko norabidean ordubete baino gehiagoz. Gertakaria 15:40 ak aldera jazo da, eta arratsaldeko bostak pasata berriro ireki dute errei bat. Egoera honek gutxienez bederatzi kilometroko auto-pilaketak eragin ditu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila ren arabera.
Bertaratu diren suhiltzaileek sua itzaltzea lortu dute. Operazio honengatik, bidea itxita egon da ordubete baino gehiago Kantabria ko norabidean.
Trafiko dentsitate handiak direla eta, hainbat gidarik N-634 errepide nazionala hartu dute desbideratze gisa, eta bertan ere kontuz ibiltzeko gomendatu dute.
Gertaera hau ostiral arratsaldean izan da, milaka gidari Kantabria ko herrietara asteburua pasatzera joaten direnean.
Aurretik ere, beste hainbat istripuk zirkulazioa zaildu zuten La Avanzada eta Txorierri korridorean (BI-30). Sei kilometroko auto-pilaketak ere izan ziren, baina une honetan zirkulazioa arrunta da.
Lehenengo istripua tunelak baino lehenago gertatu zen, Leioa parean Getxo rekiko norabidean, auto bat eta moto bat nahastuta. Moto gidaria zauritu eta ospitalera eraman zuten.
Bide berean, baina metro batzuk lehenago eta norabide berean, hiru ibilgailu nahastuta egon ziren beste istripu batean, 14:00 ak aldera.
Ia aldi berean, beste istripu bat gertatu zen auto baten eta moto baten artean, oraingoan Txorierri korridorean, Getxo rekiko norabidean. Gertakari honek auto-pilaketa garrantzitsuak sortu zituen BI-30 ean ordubete baino gehiagoz.




