Bilboko BBK Kuna eraikinean ospatu da "Komunitatearen babesaren bide osagarriak esploratzen: estrategia eta aukera berriak" jardunaldia, Ongizate, Gazteria eta Erretiro Demografikoaren Sailak antolatuta. Bertan izan dira, besteak beste, Nafarroako Gobernuaren, ACNURren, Confebasken, EHUren eta Burgoseko Unibertsitatearen ordezkariak.
Jardunaldiaren hasieran, Nerea Melgosa sailburuak azaldu du Euskadi gizarte atsegina dela eta hala izaten jarraitu nahi duela. "Eakitzen ez den keinu bat dela ulertzen duen gizartea, baizik eta erantzukizun iraunkorra. Elkartasuna ez dela bat-batean sortzen; antolatu egiten dela. Bizikidetza ez dela dekretuz ezartzen; eraiki egiten dela. Eta integrazioa ez dela borondate onarekin bakarrik konpontzen; plangintza, baliabideak, koordinazioa eta denbora behar ditu", gaineratu du Ongizate, Gazteriako eta Erretiro Demografikoko arduradunak.
Melgosak azpimarratu du jardunaldiak duen garrantzia, premiazkoaz harago begiratzeko eta estrukturalean pentsatzeko aukera ematen duelako. Sailburuaren iritziz, komunitatearen babesa, bide osagarriak, gizarte zibilaren inplikazioa, komunitatearen laguntza, prestakuntza, enplegua, enpresen parte hartzea eta unibertsitatearekin lotura dira gauzak hobeto egiteko balio eta beharrezko piezak.
Gaurko jardunaldian enpleguari eta formakuntzari buruz hitz egin da, eta Nerea Melgosaren hitzetan, ardatz funtsezkoa da, integrazioak aukera errealak behar dituelako. "Prestakuntza, gaitasunaren aitorpena, prestakuntza ibilbideak, enpresa ehunarekin loturak eta laguntza behar ditu. Enpleguak ez du dena konpontzen, baina enplegurik, formakuntzarik eta autonomia gabe, ibilbide asko blokeatuta geratzen dira", nabarmendu du Melgosak.




