Larrialdi zerbitzuek sute bat itzali dute igandean Muskizko La Arena hondartzaren inguruetan, eta ke-zutabe nabarmen bat sortu da, inguruko hainbat lekutatik ikusgai.
Segurtasun neurri gisa, inguruko parkinga hustu egin dute.
Segurtasun neurri gisa, inguruko parkinga hustu egin dute.
Hasierako informazioen arabera, suak ez du zabalpen handirik izan. Suhiltzaileek eta mendiko zerbitzuek sarbide erraza aurkitu dute sua sortu zen gunera iristeko. Sua zuhaitz txikien eremuan zegoen.
Ke-zutabeak ezustean harrapatu ditu bainlariak, Bizkaiko kostaldean egun beroaz gozatzen ari zirenak. Bizkaiko Suhiltzaileak eta mendiko zerbitzuak bertaratu dira sua kontrolatzeko.




