Uribe Kostako gazteei zuzendutako ekimen berezi bat antolatu dute Gorlizko kiroldegian: euskaraz berba egitea eta, aldi berean, eskaladan aritzea. Bihar, martitzena, maiatzaren 26an, egingo dute saioa, 17:00etatik 19:00etara. Antolatzaileek ohartarazi dute leku mugatuak dituela ekimenak.
Ekimenaren helburua mintzapraktika ohiko testuinguruetatik ateratzea da, eta egitasmoa kirol jarduera batekin uztartuta euskaraz aritzeko aukera ematea. Saioan parte hartzeko, katu-oinak eramatea eta eskaladan apur bat ibilita egotea gomendatu dute, jarduera erosoagoa izan dadin.
Izena ematea zabalik dago jada, eta aurrez izena ematea derrigorrezkoa izango da leku mugatua dela eta. Interesdunek esteka honen bidez eman ahal izango dute izena, edo bestela, 619 935 541 (Egizu), 722 71 05 95 (UK Berbalaguna) edo 621 27 05 46 (Berbots Erandio) telefono-zenbakietara deituta.




