Bizkaia izan zen lurralderik jendetsuena, 1.914 pertsona txertatuta; ondoren, Gipuzkoa, 1.860rekin, eta Araba, 1.016rekin. Hiriburuetan kokatutako hiru txertoguneek 3.013 pertsona artatu zituzten, guztizkoaren %63a, eta gainerako bederatziek 1.777.
Txertatuen artean, 3.141 pertsona (%66) 60 urte edo gehiagokoak ziren, eta horietatik 389 80 urtetik gorakoak. Bestalde, 1.542 (%32) 15 eta 59 urte bitartekoak ziren, eta 107 (%2) 15 urtetik beherakoak.
Sexuari dagokionez, txertatuen %51,5 emakumeak izan ziren eta %48,5 gizonak. Gainera, 74 emakume haurdun txertatu ziren, eta 497 pertsona (%10) ez ziren txertatu azken bost urteetan.
Osakidetzak gogorarazi du txertoguneak azaroaren 1era arte egongo direla zabalik, sei hilabetetik gorako pertsona guztientzat, gripearen eta COVID-19aren aurkako txertoak jartzeko. Ekimen hau Euskal Osasun Itunaren konpromisoari erantzuten dio, prebentzioa indartzeko eta txertorako sarbidea errazteko.




