Leioak duela 25 urte lurperatutako altxorrak berreskuratzen hasi da

Udalak antolatutako ekimen batean, herritarrek beren oroitzapenak eta objektuak berreskuratu ahal izango dituzte.

Irudia generikoa da, lurretik ateratako tupper sorta bat erakusten duena.
IA

Irudia generikoa da, lurretik ateratako tupper sorta bat erakusten duena.

Leioako Udala duela 25 urte lurperatutako 2.000 tupper inguru berreskuratzen hasi da, herritarrek beren altxorrak berreskuratu eta oroitzapenak parteka ditzaten.

Leioako Udalak duela 25 urte, 2000. urtean, lurperatutako altxorrak berreskuratzen hasi da. Aurreikuspenen arabera, 2.000 tupper inguru atera ahal izango dituzte lurpetik. Ontziak bost edukiontzitan gordeta zeuden, eta udal langileak dagoeneko lanean hasi dira horiek ateratzen eta udal-bulegoetara eramaten, bertan sailkatu, kodetu eta katalogatzeko.
Ekimenaren jatorrizko mezua Leioako Udalak sare sozialetan gogora ekarri duenez, duela 25 urte herriko ume eta gazteek udaletxe alboko eremu batean beren altxorrak lurperatu zituzten ekitaldi publiko eta komunitario batean. Herrigune egitasmoaren abiapuntutzat ere hartzen da ekimen hau, herritarren parte-hartzea eta ikendio kolektiboa bultzatzeko helburuagaz.
Orain, mende laurden geroago, parte-hartzaileek beren altxorrak berreskuratzeko aukera izango dute irailaren 19an, Udalak antolatzen duen Oinezkoen Pasabiderako Martxa Herritarraren barruan. Ibilaldia Pinosolo parkean amaituko da, eta han egongo dira tupperrak, jabeen zain. Udalak aurreikusi du jardunaldia belaunaldien arteko topagune hunkigarria izatea.
Gainera, parte-hartzaileek baimena emanez gero, tupperretan gordetako edukia herritarrei irekitako erakusketa grafiko baten parte izan ahal izango da, ekimenaren inguruan sortutako memoria emozionala eta kolektiboa gordetzeko.
Udalak proiektuari jarraipena eman gura dio belaunaldi berriak ere tartean sartuz. Horregatik, Pinosoloko baserrian, herriko umeek tupper berri bat eskatu ahal izango dute etorkizunerako objekturen bat gordetzeko. Altxor berriak urriaren 31n lurperatuko dituzte, Leioaren 500. urteurrenagaz bat eginez, eta beste 25 urte barru berriro irekitzeko konpromisoa hartuko dute.