Jardunaldian, parte hartu zuten enpresek beren produktuak, soluzioak eta proiektuak aurkeztu zituzten. Horrela, Frantziako arkitektoekin topagune eta truke-gune bat sortu zen, eta horrek profesionalen arteko konexio aukera berriak sustatu zituen.
Gainera, Eurohub Design proiektua aurkeztu zen. Proiektu honetan HABIC-ek Sokoa rekin eta Nafarroako Unibertsitatea (UNAV) rekin batera parte hartzen du. Helburua da Euskadiko, Nafarroako eta Nouvelle-Aquitaine eskualdeko diseinuaren ekosistemako eragileen arteko lankidetza eta konexioa bultzatzea.




