Lehenengo hitzordua irailaren 3an, ostegunean, izango da, 20:00 etan, Bilboko El Carmen elizan. Cáritasi laguntzeko kontzertu berezia izango da. Bertan, BOSek Carl Reineckeren Flauta kontzertua Re maiorrean eta Felix Mendelssohnen Sinfonia nº 3 la minorrean, «Eskozia» interpretatuko ditu.
Egitarau osoa ostiralean, irailaren 4an, 19:00 etan, Orduñako Josefinos elizan, eta larunbatean, irailaren 5ean, 20:00 etan, Getxoko Muxikebarri aretoan entzun ahal izango da. Bi emanaldietan, gainera, Ludwig van Beethovenen Egmont obertura gehituko da.




