Sociedad Deportiva Leioak jakinarazi duenez, Josu Juste, aurten Tercera RFEF-ean aritu den jokalaria, talde urdin-gorriaren entrenatzaile berria izango da 2028ra arte. Jon Castrillo ren lekua hartuko du. Albiste honek zale askoren harridura sortu du, izan ere, Sarriena ko taldeko aurrelariak beheko kategorietako taldeetan bakarrik du entrenatzaile esperientzia. Lagun Artea Eskola n hasi zuen bere ibilbidea, eta Cadete Lagun, Cadete C eta Juvenil B mailak igo zituen. Gainera, aurten Juvenil A taldeak Ohorezko Mailan inoizko sailkapen historikorik onena lortu du.
Castrillo ren jarraipen ezak, bost denboraldi egin baitzituen Leioa ko taldean, horietatik bi eta erdi lehen taldearen arduradun, maiatzaren hasieratik zegoen jakitun. Denboraldi honetan, Segunda RFEF-era igotzeko aukera izan zuen taldeak, baina azken partiduan galdu egin zuen Atlético Albacete ren aurka. Taldeak, Margarita Landeta presidente duela, etxeko jokalari baten aldeko apustua egin du berriro ere arrakasta lortzeko.
Taldearen taktika zuzentzeaz gain, Juste k jokalari ibilbide luzea du. Leioa ko beheko kategorietan hezi zen, eta 2018an Athletic eko Juvenil A taldera fitxatu zuen. Bertan, urtebete geroago Basconia ra igo zen. 2020 eta 2024 artean Sestao River eta Portugalete taldeetan jokatu zuen. Azkenik, 2024an etxeko taldera itzuli zen. Denboraldi honetan 21 partida jokatu ditu eta 6 gol sartu.
Entrenatzaile leioaztarrak estreinaldi berezia izango du, izan ere, taldearen aurretik jokatuko duen lehen partida, denboraldi-aurreko garaian, Athleticen aurka izango da Sarrienan, uztailaren 18an 19:30ean.
Entrenatzaile leioaztarrak estreinaldi berezia izango du, izan ere, taldearen aurretik jokatuko duen lehen partida, denboraldi-aurreko garaian, Athletic en aurka izango da Sarriena n, uztailaren 18an 19:30ean. Aukera paregabea izango da bere gaitasunak frogatzeko, zale askok oraindik ezagutzen ez dituztenak.




