Emakumezkoen senior taldea izango da lehena zapatu honetan, maiatzaren 16an, 17:00etan, Majadahonda ren aurka indarrak neurtuko dituzte Fadura n, Iberdrola Liga ko finalerako txartela eskuratzeko asmoz. Getxo ko taldea bigarren sailkatu da liga erregularrean, baina oraindik euren palmaresean falta zaien titulu bakarra lortu nahi dute.
Partida honek errebantxa kutsua izango du, apirilaren 19an madrildarrek kanporatu baitzituzten Getxo koak Erregina Kopa ko finaletik puntu bakarrarengatik. Aurten Fadura n jokatutako partidan, aldiz, Getxo askoz gehiago izan zen eta 32-0 nagusitu zen. Finalerdia irabaziz gero, eta El Salvador rek Coruña ri irabazten badio, finala Valladolid en jokatuko lukete maiatzaren 24ko aste-akabuan.
Gizonezkoen senior taldeak, bestalde, Ohorezko B Maila ra itzultzea du helburu. Lehen itzulian A Taldea ko liderrak izan ondoren eta bigarrenean Elite Taldea ko buru amaitu ostean, igoera faseko finalerdia etxean jokatzea ziurtatu dute. Aste-akabu honetan atsedena hartuko dute eta oraindik arerioaren zain daude; Andorra izan daiteke aurkaria, baldin eta gipuzkoarren aurka irabazten badute. Getxo ko taldeak abantaila handia izango du, finalerdia ez ezik, final hipotetikoa ere Fadura n jokatzea ziurtatua baitute. Gizonezkoen finalerdiak maiatzaren 31n jokatuko dira, eta igoera erabakiko duen final handia ekainaren 7ko asteburuan izango da.




