Getxo Rugbyk finalaurrekoa jokatuko du domekan CAU Valenciaren aurka

Ander Calvo jokalariak azpimarratu du neurketa zaila izango dela eta igoerak taldearentzat duen garrantzia.

Irudi generikoa pilota eta zelaiarekin.
IA

Irudi generikoa pilota eta zelaiarekin.

Getxo Rugby taldeak igoerako finalaurrekoa jokatuko du domekan CAU Valenciaren aurka, Ander Calvo jokalariak neurketaren zailtasuna eta igoeraren garrantzia azpimarratuz.

Ander Calvo jokalariaren esanetan, kanpotik "erraza" emon arren, neurketa ez da samurra izango. "Partidu erraza dirudien arren, ez daukat zalantzarik bueltako neurketa estua izango dala, konplikazio askogaz; CAU indartsu etorriko da, sendotuta eta irabazteko gogoagaz", adierazi du. Horregatik, Getxoko taldea kontzentratuta irtengo da, aurkariak erritmo eta intentsitate handia jarriko dituela aurreikusita.
Igoerak, Calvok nabarmendu duenez, jauzi handia ekarriko lioke taldeari. "Hurrengo elite mailara igotzeak maila-igoera oso garrantzitsua suposatuko dau; urte osoan intentsitate handiko maila baten lehiatzeko aukera emongo digu, eta taldeak etengabe hazteko aukera izango dau". Halere, exijentzia handiagoa dator horregaz batera: "Bidai gehiago egon behar dira, partiduak gogorragoak dira eta lesioen probabilitatea handiagoa izan daiteke", aitortu du.

"Oso garrantzitsua da domekan jende guztiak etortzea animatzera; zelai barrutik, bultzada ikaragarria da, eta batzuetan horrek erabakitzen dau amore emon ala buelta emon eta partidua aurrera ateratzea."

Ander Calvo · Jokalaria
Partidaren garrantzia ikusita, zaleei dei egin die Calvok, eta animatzera joateko eskatu die, taldearentzako duen bultzada nabarmenduz.