Kanpanzar Arrasatek Mojategin jokatuko du larunbatean 16:30ean, Elorrioren aurka, igoera faseko kanporaketako joaneko partidan. Talde zuri-moreak Bizkaira abantaila batekin joatea du helburu, nahiz eta aurkari gogorra izan aurrean.
Elorrio, ligako txapelduna, sailkapen faseko talderik indartsuena izan da, 18 partidutatik bakarra galduz eta 82 puntu lortuz. Uni Bilbo bigarren sailkatuari 24 puntu atera dizkio. Kanpanzar Arrasate laugarren postuan sailkatu zen, Getxorekin berdinduta, 56 punturekin.
Bestalde, emakumezkoen senior mailako Geurea RT taldeak, Elorrio eta Urgozorekin osatua, ligako azken partida jokatuko du Fadurako Getxoren aurka, larunbatean 15:00etan. Taldeak bigarren postuan amaitzeko garaipena behar du, eta faborito gisa zelairatuko da aurkari ahulago baten aurka.
Arrasate Errugbi Taldeak II. Errugbi Txapelketa Herrikoia antolatuko du ekainaren 6an Mojategin, Garagardo Azokaren baitan. Izen-ematea zabalik dago 8 euroren truke, eta kamiseta eta hirugarren denbora barne hartzen ditu. Txapelketa kontakturik gabekoa da, eta edonork parte har dezake.




