Portugaleteko saltokien digitalizazioa bultzatzeko ekimena gauzatu da. Proiektu honen bidez, ESO, batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleek tokiko dendariekin batera lan egin dute, haien webguneak diseinatu eta garatzeko.
Ekimenak PuntuEUS Fundazioaren laguntza teknikoa izan du. Fundazioak zerbitzariak doan eskaini ditu, baita domeinuak urtebetez eta aholkularitza espezializatua ere, soluzio digitalak behar bezala ezartzeko.
“"Gandik proiektuak Portugaleteko ikasleen talentu teknologikoa eta merkatarien esperientzia uztartu ditu. Emaitza tokiko digitalizazioari emandako bultzada erreala da."
Proiektu pilotu honek merkataritza txikiaren ikusgarritasuna hobetzeaz gain, gazteak herriko dendetara gerturatzea lortu du. Horrela, belaunaldi berriek tokiko merkataritzaren eguneroko erronkak eta errealitatea ezagutzeko aukera izan dute.




