Bilbo ko Itsasmuseum ean egin zen jardunaldi informatiboan, ekimenaren aurkezpena egin zen eta Europako Batzordeak zabaldutako kontsulta publikoan parte hartzeko deia egin zitzaien bertaratutakoei.
Ekimen honek Atlantikoko lurraldeen arteko lankidetza indartzea eta erronka eta aukera partekatuak aurre egiteko ekintza-esparru bateratu bat ezartzea du helburu. Jardunaldiaren helburua izan zen ekimen hau Euskadiko enpresa, unibertsitate, zentro teknologiko, erakunde eta instituzioetara hurbiltzea, etorkizuneko estrategiaren irismena eta aukerak azaltzea eta eragileei beraien proposamenak eta lehentasunak Europako Batzordeari helarazteko animatzea.
Elisa Cocco, Europako Batzordeko Politika Erregional eta Hiritarraren Zuzendaritza Nagusiko (DG REGIO) Programen eta Politiken Garapeneko arduradunak, etorkizuneko Estrategia Maritimo eta Makroregional Atlantikoaren prozesua aurkeztu zuen eta parte hartzeko bideak azaldu zituen.
Mikel Anton, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintza Idazkaritza Nagusiko eta Euskadi Globaleko Europako Gaietarako zuzendariak eta Atlantikoko Arkuaren Batzordeko presidenteak, Macrorregioia Atlantikoaren sorreraren proiektua testuinguruan jarri zuen, bere ibilbidea, egungo egoera eta etorkizuneko aurreikuspenak aztertuz.
Azkenik, Marta Marín, Euskadiren Europar Batasuneko ordezkariak, Innovate Atlantic proiektu pilotuaren ezaugarri nagusiak aurkeztu zituen, Atlantikoko Arkuaren Batzordeak sortutako eskualde arteko kofinantzaketa-mekanismo bat, Macrorregioia Atlantikoaren etorkizuneko proiektu enblematikoak babesteko helburuarekin.
Jardunaldiak, gainera, parte hartu zuten eragileekin elkartrukerako gune bat izan zuen, bertan etorkizuneko estrategiak jorratu beharko lituzkeen lehentasunezko esparruen inguruko galderak eta gogoetak planteatu ahal izan zituzten.
Macrorregioia Atlantikoaren eraikuntzan Euskadiren parte hartzea funtsezkotzat jotzen du Eusko Jaurlaritzak. Lurraldeko eragileen ekarpenek aukera emango dute Europako erakundeetara sektore desberdinen beharrak, erronkak eta aukerak helarazteko eta Atlantikoko lurralde osoaren etorkizunean eragina izango duen ekimen baten edukia aberasteko.




