Peio Atxalandabaso k eta Marina Goñi k 2011n sortutako jaialdirako sarrerak eskuragarri daude oraindik euren webgune ofizialean. Ekitaldiak diziplina anitzeko nazioarteko zein etxeko profesional ugariren hitzaldiak bertatik bertara jarraitzeko aukera eskainiko du.
Aurtengo kartela punta-puntako izenez osatuta dator. Horien artean, Pantomima Full umorista bikotea izango da, gaur egungo gizartearen estereotipoak kritikatzen dituzten bideo laburrengatik ezagunak direnak. Sareko oihartzun handia duen Erik Harley aditua ere Getxon izango da, bere "Pormishuevismo" mugimenduaren bidez hirigintza xahuketak salatzen.
Musikaren esparrutik, Raül Refree ekoizle eta konpositore ezagunak parte hartuko du, Rosalía edo C. Tangana bezalako artistekin izandako esperientzia partekatzera. Nazioarteko oihartzuna Nathan Fyock estatubatuarrak emango dio, Twitch edo Nike enpresentzat aritutakoak, eta Morag Myerscough ingelesak, espazio publikoetan kolorez beteriko instalazio murgiltzaileak nola sortzen dituen azalduko duelarik.
Horrez gain, Catalina Estrada ilustratzaile kolonbiarrak Disney edo Netflix bezalako markekin egindako kolaborazioak izango ditu hizpide. Pep Carrió diseinatzaile grafiko eta artista plastikoak bere lanaren alderdi poetiko eta kontzeptualean sakonduko du. Egitaraua borobiltzeko, Rubio&Amo eta &Rosas estudioen, Julia Solans ilustratzailearen eta Isabelita Virtual sortzailearen parte-hartzeak izango dira; azken honek Meta edo OpenAI bezalako erraldoiekin egiten du lan artea eta teknologia uztartuz.
Azken orduan gehitu den Mayice artisau-diseinu estudioaren presentziak eta inor indiferente utziko ez duen erritmo handiko hitzaldi sorpresa batek osatuko dute Muxikebarri sormenez beteko duen aste-akabu eskaintza zabala.




