Arrigorriagako Udala k Bizkaibusen Nerbioi-Arratia-Durangaldea ibilbiderako aurreproiektu kontzesional berriari alegazioak aurkeztu dizkio. Udalaren helburu nagusia da "bizilagunen eskubideak defendatzea, garraio publikorako irisgarritasun unibertsala bermatzea eta, lehentasunez, udalerriaren, bere auzoen eta osasun zerbitzuen arteko konexioak nabarmen hobetzea", udal iturriek adierazi dutenez.
Udal ekimen hau urte hasieran Maite Ibarra alkateak eta Xabier Cabrera Mugikortasun zinegotziak Bizkaibusen garraio publikoko arduradunekin izandako lan bilera baten ondorio da. Horregatik, planaren alegazio epean, Udalak hainbat eskakizun estrategiko egiteko aprobetxatu nahi izan du.
Alde batetik, gobernu taldeak Arrigorriaga eta Galdakao-Usansolo Ospitalea ren arteko zuzeneko edo erdi-zuzeneko bidaia zuzenak ezartzea eskatzen du zenbait ordutegitan, "gaur egungo joan-etorri denborak nabarmen murriztuz eta herritarrentzat osasun konexio eraginkorragoa eta eskuragarriagoa bermatuz", zehaztu dute.
Bigarrenik, Bolueta, Venta Alta eta Arrigorriaga lotuko dituzten konexioak aztertzea eskatzen dute, "herriguneko eta Abusu eta inguruetako bizilagunentzat irisgarritasuna hobetzeko eta bidaia denborak murrizteko".
Azkenik, planteatzen duten beste aldaketa bat da, egun autobusak udal anbulatorioaren inguruan egiten dituzten erregulazio denborak aprobetxatuz, zenbait espedizio Arandia aldera luzatzea, "gaur egun nahikoa konektatuta ez dagoen eremu bat" dela adierazi du Udalak.
Proposamen hauek herritarrentzat izan dezaketen benetako eskaria eta erabilgarritasuna egiaztatzeko, Udalak zerbitzuaren esperientzia pilotuak edo aldi baterako probak baloratzea eskatzen du. Era berean, Bizkaiko Foru Aldundia, Udala eta erabiltzaileen artean etengabeko elkarrizketa prozesua mantentzea exijitzen dute.




