Bilboko alkateak, Juan Mari Aburto, eta Itxaso Erroteta Gazteria eta Kiroletako zinegotziak, asteazken arratsaldean San Inazioko udal arraun pabilioian, Deustu Arraun Taldeari traineru berri bat eman zioten ACT ligan lehiatzeko.
Lehen alkateak klubaren kirol proiektua eta bere asmo guztiak partekatzen dituela nabarmendu zuen. Klubak, gizonezkoetan ARC-1 ligan arituko da aurten, eta emakumezkoetan, berriz, ETE Ligan.
12 metroko luzera eta 200 kiloko pisua duen arraun-ontzi tradizionala da. Karbono-zuntzez eta erretxina epoxi materialez egina dago, eta arraunaren goreneko kategorian lehiatzeko homologatuta dago.
Trainerua Oriotarren astillero historikoetan fabrikatu da, traineruak egiteko espezializatuak daudenetan. Gaur egun, lehiaketa nagusietan parte hartzen duten ontzi gehienak bertatik ateratzen dira.




