Portugalete k Masquefa ko (Bartzelona) bi elkarte hartuko ditu San Roqueko jaietan, Kataluniako tradizio eta kultura ezagutzera emateko. Abuztuaren 15ean eta 16an, "Colla Gegantera de Masquefa" elkarteko erraldoiek eta "Ball de Diables de Masquefa" elkarteko suaren dantzariek parte hartuko dute.
"Ball de Diables de Masquefa" elkarteak Kataluniako kultura bizirik mantentzen du, suaren, perkusioaren eta dantzaren bidez ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka irudikatuz. Kataluniako tradiziozko suaren dantza (ball de diables) kultura herrikoiaren eta kaleko folklorearen adierazpen bat da.
Aurtengo nobedadea Drac Bufut, Masquefako su-piztia, izango da. Bederatzi su-puntu dituen erraldoi itxurako figura honek agerraldiak egingo ditu ibilbidean zehar.
Aurtengo abuztuaren 16an, ohiko su-zeziren ordez, elkarte honek eskainiko duen ikuskizun piroteknikoaz gozatuko dute bertaratuek. Ikuskizuna María Díaz de Haro ko biribilgunetik Carlos VII kaletik General Castaños erainoko bidegurutzeraino eskainiko da. Gainerako egunetan, 14, 15 eta 17an, ohiko su-zeziak izango dira Plaza del Solar rean.




