Juanjo Mena maisuak jakinarazi dio BOS i (Bilbao Orkestra Sinfonikoa) osasun arrazoiengatik ezin izango duela zuzendu urriaren 15 eta 16an eskainiko den 3. programa.
Programa hau BOSen zuzendaritzan igarotako bederatzi urteko ibilbidea aitortzeko eta eskertzeko sortu zen, BOSen hazkunde artistikoan funtsezkoa izan zen etapa hori ospatuz.
Programa hau BOSen zuzendaritzan igarotako bederatzi urteko ibilbidea aitortzeko eta eskertzeko sortu zen, BOSen hazkunde artistikoan funtsezkoa izan zen etapa hori ospatuz.
Bere ordez, Carlos Mena, Juanjo Menaren anaia eta BOSen ohiko kolaboratzailea, izango da orkestraren zuzendaria. Carlos Menak hainbat kontzertutan parte hartu du BOSekin, bai kontratenore gisa, bai zuzendari gisa.
Programak, gainera, Asier Polo bilbotar biolin-jolea izango du bakarlari. Hitzorduak, Juanjo Menaren omenezko eta esker oneko izaera mantenduko du erabat.
BOSek Juanjo Mena ri bere maitasun, esker on eta babes guztia helarazi nahi dio.
Egitarau berria honakoa da:
J. Guridi: El caserío, II. ekitaldiko preludioa
C.P.E. Bach: Kontzertua biolontxelo, hari eta kontinuoarentzat La Maiorrean
G. Fauré: Elegia
W.A. Mozart: Sinfonia 40
Asier Polo, biolontxeloa
Carlos Mena, zuzendaria