Ekimen honen helburu nagusia euskal artista plastikoen sorkuntza herritarrengana modu hurbil eta eskuragarrian gerturatzea da. Horretarako, lehen urrats gisa, erakusketa ibiltariaren komisariotza aukeratzeko prozesua hasi da. Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 13ra arte egongo da zabalik, udal iturriek jakinarazi dutenez.
Hautagaien proiektuek hainbat alderdi jaso beharko dituzte, hala nola erakusketaren kontzeptua, parte hartuko duten artistak, lanen hautaketa, espazioetara egokitzea, egutegia, komunikazio-estrategia eta bitartekaritza-plana. Deialdi honek erakusketa diseinatu eta koordinatuko duen komisarioa hautatzea du xede.
Aukeratutako proposamenak hiru artistaren lanak bilduko ditu, bakoitzaren estiloa ordezkatzen duten gutxienez lau lanekin. Erakusketaren geldialdietako bat Zornotzako Zelaieta Zentroan egingo da, zehazki azaroaren 3tik 27ra bitartean.
Deialdian, lehentasuna emango zaie Euskal Autonomia Erkidegoko edo bertan bizi diren komisario eta artistei. Halaber, baloratuko da artistak Bizkaikoak izatea eta proposamenak berritzaileak izatea, diziplina anitzak barne hartuta, arte garaikidearen aniztasuna islatzeko.




