Bizkaiko Txakolinaren Jatorri Deiturak jarduera berrien denboraldiari ekin dio Mendibile Jauregian, abendura arte iraungo dutenak. Bost dastaketa eta bisita gidatuak izango dira, baita sei kontzertu ere, Meibi eta los vietnamitas blancos, Rollito acústico, Lorelei Green, Viva Vermut, Swamp eta Flor y Trol taldeen eskutik.
Dastaketak eta erakusketa gunearen bisitak hilabetero larunbatetan izango dira. Lehenengoa, hilaren 18an, doakoa izango da. Gainerakoak, berriz, 9 euroko kostua izango dute (bisita, hiru txakolin eta bi pintxo). Musika emanaldiak igande eguerditan izango dira jauregiaren terrazan, doako sarrerarekin.
“"Guzti honek Bizkaiko txakolinaren sektorea eta produktua ezagutaraztea eta sustatzea du helburu, gure mugetatik kanpo gero eta gehiago baloratzen baita."
Arantza Atutxa Ingurumen Naturalaren diputatuak azpimarratu duenez, "lortutakoa bezain garrantzitsua da etorkizunari begira jarraitzea". Era berean, Iban Rodríguez, Leioa ko alkateak, aitortu du Mendibileko egoitza udalerriko "erreferente gastronomiko eta turistiko" bat dela, eta "Bizkaiko ardo ondarearen zati bat zaintzea ardura bat" dela gaineratu du.




