Sistema berri honek jabeen eta maizterren eskura jartzen du tresna bat, etxebizitzen alokairu prezioen tartea ezagutzeko. Horretarako, hainbat irizpide erabiltzen dira, hala nola altuera, metro karratuak, energia eraginkortasuna, igogailua edo garajea izatea, eta baita bistak ere.
Bizkaiko hiriburuan egindako kontsulten arabera, 90 metro koadroko etxebizitza bat, altzariekin, igogailuarekin, garajearekin eta B energia eraginkortasunarekin, Gran Vía n 1.008 eta 1.474 euro artean alokatu daiteke. Etxebizitza berak, San Francisco kalean, 635 eta 875 euro arteko prezioa du. Prezioen mekanismoaren bi muturrak dira, kontuan hartuta Bilbo Zaharreko eraikin gehienek ez dutela igogailurik eta garajerik. Gehigarri horiek gabe, tartea 630 eta 825 euro artean kokatzen da.
Igogailua eta garajea dituen etxebizitza baten kasuan, Otxarkoagako Langaran kalean, metroaren ondoan, alokairua 892 eta 986 euro artean dago. 60 metro koadroko etxebizitza batek, igogailurik eta garajerik gabe, 674 eta 765 euro arteko prezioa du hilero. Miribillako Santiago de Compostela kalean, etxebizitza mota horren prezioaren muga 841 eta 972 euro artean dago hilero.




