Foroak, ZINEBI 68 ren barruan kokatua, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, EITB Media ren, Radiotelevisión Española ren, Zineuskadi ren eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi ren laguntza du. Guztira 30.000 euro banatuko dira hiru sari nagusitan, 10.000 euro bakoitzak: ZINEBI Networking Saria 2026, ZINEBI Networking EITB Saria 2026 eta ZINEBI Networking RTVE Saria 2026. Horrez gain, ECAMen aholkularitza juridiko espezializatua eskainiko da.
Aurten, zazpi proiektu garapen-fasean eta lau amaiera-fasean aurkeztuko dira. Hautaketa-batzordea Maui Alena, Rubén Corral, Noemi Cuetos, Jorge Tur eta Aida Vallejo k osatzen dute.
Garapen-fasean aurkeztuko diren proiektuen artean daude Elena Molina ren “Amma Immi”, Jesús Pascual en “Carrying Espaliú”, Celeste Rojas Mugica eta José Jiménez en “EXTERRA”, Tamara García Iglesias en “Hauek ez dira orbainak”, Kanitha Heng Snow eta Guillermo Roqués en “Kamnop: A Treasure Is Waiting for You”, Nagore Eceiza ren “Kobrezko eraztunak” eta Diego Flórez en “Llabores de extinción”.
Amaiera-fasean, berriz, Iratxe Fresneda ren “Bide guztiak”, Amal Ramsis en “En bicicleta”, Sergio Azkarate eta Ainhoa Ordoñez en “Loraldia” eta Natalia Cabral en “La Marilyn” ikusi ahal izango dira.
Proiektu bakoitzak tutoretza pertsonalizatua eta profesional gonbidatuekin bilera indibidualak izango ditu. Gainera, 2026 eta 2027an lineako topaketak egingo dira, filmek Bilbotik haratago dituzten beharrei jarraipena emateko.
Parte hartuko duten profesionalen artean daude Cecilia Barrionuevo (Doclisboa eta Film at Lincoln Center), Babette Dieu (Cannes Docs eta DOK Leipzig), Marco Cipollini (FIDMarseille) eta Sara Hernández Askasibar (Tabakalera). Halaber, RTVE, EITB, Movistar Plus+ eta 3Cat-eko ordezkariek eta zinema-ekoizpen, banaketa eta prestakuntza arloko profesionalek hartuko dute parte.




