Urtero bezala, Bilboko Udala k bat egingo du datorren igandean, apirilaren 26an, ospatuko den Ikusgarritasun Lesbikoaren Eguna rekin. Horretarako, emakume lesbianen errealitatea ikusarazten duen sentsibilizazio-kanpaina bat jarriko du martxan, sexu- eta genero-aniztasunarekiko errespetua eta berdintasuna sustatzeko helburuarekin.
Udalak berdintasun errealarekiko eta askotariko hiri inklusibo eta errespetuzko bat eraikitzeko konpromisoa berresten du, pertsona guztiak eskubide eta aukera berberekin onartuko dituena. Konpromiso hori 2030 Agendarekin eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH), bai eta Bilboko Balioen Agiriarekin ere bat dator, Bilbao Balioen Hiria proiektuaren esparruan.
“"Kanpaina honen bidez, aniztasuna bilbotarren identitatearen eta gure hiria ulertzeko moduaren funtsezko parte dela berretsi nahi dugu. Ospatzen dugun egun hau funtsezkoa da aurreiritzirik eta diskriminaziorik gabeko gizarte baten beharraz hausnartzeko orduan."
Ildo horretan, Bilboko Udala k LGTBIQ+ kolektiboaren lanari laguntzeko hainbat ekimen egiten ditu Bizkaiko hiriburuan, haien ikusgarritasuna, gizarte-sentsibilizazioa eta diskriminazio-mota oro desagerraraztea bultzatuz. Erakundeen konpromiso hori, besteak beste, Sexu eta Genero Aniztasunaren I. Udal Planaren (2025-2030) bidez gauzatzen da.
Kanpainaren irudia Bilbo ren izenaren inguruan egituratu da, kolektiboaren koloreak bere eginez, erakundeen, gizartearen eta herritar guztien babes gisa. Elementu nabarmenetako bat Bilbo hitzaren "O" hizkiaren keinu grafikoa da, ikusgai denari eta begirada irekiari erreferentzia eginez. Irudia 'Bagara eta bagaude ikusgarri/Visible somos y estamos' leloarekin osatzen da, emakume lesbianen presentzia, ahotsa eta errealitatea azpimarratuz.




