Kanpainaren helburua bide-segurtasunerako arriskua dakarten jokabideak zuzentzea da. Ikerketek erakutsi dute telefono mugikorrarekin hitz egitean gidatzen duten pertsonek trafiko-seinale eta -adierazpenen %40 ez dutela antzematen, batez besteko abiadura %12 jaisten dela eta edozein ezustekotan erreakzionatzeko gaitasuna murrizten dela.
Arriskua ez da soilik mugikorrarekin hitz egitean datza, baita norbaitek deitzen duen egiaztatzean, mezuak irakurtzean edo bidaltzean, edota aplikazioak erabiltzean ere. Terminalaren erabilpen oro bateraezintzat jotzen da gidatzearekiko behar den arreta etengabearekin.
Antzeko arriskua sortzen da gidatzen ari zaren bitartean soinua erreproduzitzeko gailuetara konektatutako entzungailuak erabiltzean. Printzipio hauek bizikleten edo patinete elektrikoen erabiltzaileei ere aplikatzen zaizkie.
Trafiko-istripuen ikerketek distrazioek gidatzean duten garrantzia eta telefono mugikorraren erabilera batera egotearen garrantzia azpimarratu dute, bide-segurtasunaren arloan jokabide zenzuragarrienetakotzat jota.
Horregatik, 2022ko martxotik aurrera, gidabaimenetik kentzen diren puntuak handitu egin dira telefono mugikorra eskuz erabiltzeagatik, 6 puntura arte.
Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa den ibilgailuen kasuan, araudi berriak telefono mugikorra kaskaren eta gidariaren buruaren artean jarrita erabiltzea aurreikusten du, eta kasu horretan 3 puntu kentzen dira.




