Barakaldo ko Karmenak, uztailaren 11tik 19ra ospatuko direnak, herria alaitasunez eta jolgorioz beteko dute. Jai giro hori irudikatzeko, Barakaldoko Udala k kartel lehiaketa bat antolatu du, eta dagoeneko zabalik dago proposamenak aurkezteko epea. Diseinatzaileek maiatzaren 15a arteko epea izango dute beren lan artistikoak aurkezteko, jaialdiaren irudi ofiziala izateko asmoz.
Lehiaketaren gaia librea izango da, baina derrigorrezkoa da kartelak “Barakaldoko Karmenak 2026 Uztailak 11-19 de Julio” testua jasotzea. Parte-hartzaileek beren proposamenak kartoi-luman muntatuta aurkeztu beharko dituzte, beirarik gabe, koloretan eta bertikalean, 70x50 zentimetroko tamainan. Horrez gain, pendrive batean hiru bertsio digital ere erantsi beharko dira: 200 kb-ko .jpg fitxategi bat, 1 mb-ko beste .jpg bat eta inprimatzeko tamaina finaleko bereizmen handiko PDF fitxategi bat.
Proposamenak Udaleko Kultura, Gazteria eta Kirol Arloan aurkeztu ahal izango dira, udaletxeko beheko solairuan, 09:00etatik 14:00etara. Kartel irabazlearen hautaketa epaimahai aditu baten eta herri bozketa baten bidez egingo da, bakoitzaren iritziak %50eko pisua izango duelarik azken erabakian. Irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du.




