Jaialdiak Bence Sarkadi ren 'Budapesteko txotxongiloak' (Hungaria) aurkeztuko du azaroaren 15ean, igandea, 12:00etan Gurea Aretoan. Ondoren, azaroaren 19an, osteguna, 11:00etan, Compagnia Pouët (Italia-Frantzia) taldeak 'Egnatia' antzeztuko du PAI Bitartean eguneko zentroan.
Behibi Teatro Antzerkia k bere 'Bueltaka' ikuskizuna eskainiko du azaroaren 20an, ostirala, 18:00etan Gurea Aretoan. Jaialdia Silfo Teatro (Murtzia) taldearen 'Historia de una muñeca abandonada' lanarekin itxiko da, azaroaren 22an, igandea, 12:00etan, Gurea Aretoan bertan. Alfonso Sastreren testuan oinarritutako ikuskizun honek arte birziklatua eta antzerkia uztartzen ditu.
Sarrerak www.derio.eus webgunean eros daitezke.




