Bilboko Zinema Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia – ZINEBI, Bilboko Udalak antolatuta, gaur, azaroaren 2an, zabaldu du komunikabideetako profesionalek jaialdira joateko akreditazioak eskatzeko aukera. Eskaerak akreditazioakprentsa@bilbao.eus helbidera bidali beharko dira, eta epea azaroaren 16an itxiko da.
Eskabidean honako datuak adierazi beharko dira: hedabidearen izena eta webgunea, jaialdiaren berri emango duen pertsonaren izen-abizenak, telefono-zenbakia, NAN zenbakia, eta aurretik argitaratutako jaialdiari buruzko informazioaren estekak.
Jaialdiaren 68. edizioa azaroaren 20an hasiko da, ostirala, Arriaga Antzokian izango den inaugurazio-ekitaldiarekin. Azaroaren 27ra arte, nazioarteko lehiaketan 33 herrialdetako 49 film labur bilduko dira.
Aipatzekoa da inaugurazio (azaroak 20) eta itxiera (azaroak 27) ekitaldietara joateko, antolakuntzak aldez aurretik jakin nahi duela hedabidearen eta profesionalaren interesa. Bertaratzeko eskaera argi adierazi behar da posta elektroniko bat bidaliz akreditazioakprentsa@bilbao.eus helbidera.




