Azaroaren 28an izango da, urtero legez, ander deunaren jaietako egitarauaren barruan antolatu den mozorrotuen bazkarirako sarrerak salgai gaurtik aurrera. Ormaiztegi App-aren bidez eskuratu ahal izango dira.
Bazkarirako hiru menu desberdin eskainiko dira: helduentzat (23€), beganoentzat (23€) eta umeentzat (13€). Menu bakoitzak entsalada, plater nagusia eta postrea izango ditu, edaria eta ogia lagun. Umeentzako karroarentzat aulki soila egongo da, doako eta zenbakitutako tiketa duena.
Urtero legez, tiketak zenbakituta egongo dira eta taldeka erostea eskatzen da. Mozorrotuen egunean, gainera, mozorro lehiaketa antolatu da. Parte hartzeko ezinbestekoa da egunean bertan 12:30ean plazan egingo den topaketa-photocall-era joatea. Epaimahaia lau herritar anonimok osatuko dute.
Lehiaketa hiru sailetan banatuko da sariak emateko: 12-16 urte artekoak (giro onena eta mozorro landuena, 75€ bakoitza), 16 urtetik gorakoak (giro onena eta mozorro landuena, 100€ bakoitza) eta familiak (giro onena eta mozorro landuena, 75€ bakoitza).




