Jaiak behar bezala garatzeko, Zegamako Udalak hainbat ohar eta gomendio plazaratu ditu. Jardueren artean, txirrindu probak, mozorro lehiaketa, bertso-bazkaria eta herri afaria nabarmentzen dira. Azken horretarako, Aitxuri Herri Eskola inguruko errepidea itxita egongo da abuztuaren 21etik 25era, karpa eta mahaiak instalatzeko.
Segurtasun eta antolaketa kontuengatik, San Bartolome auzoko igogailua zerbitzuz kanpo egongo da gauerditik goizeko zazpiak arte egun horietan. Gainera, herri afarian parte hartuko dutenek kontuan izan behar dute edariak norberak eraman beharko dituela, eta oilaskoa Euskal Parrilla enpresak prestatuko duela eskolako patioan.
Udalak herritarrei dei egin die jai garbiak ospatzeko konpromisoa har dezaten. Horretarako, hondakinak sailkatzeko edukiontzi bereziak jarriko dira ekitaldi nagusietan, hala nola paella eta sardina dastatzeetan zein herri afarian.




