Grupo Arrasate taldeak Ibarrazpin, jabetza pribatukoa den lur sailean, etxebizitza bloke berri bat eraikitzeko izapideak hasi ditu. Proiektu hau aurrera eramateko, interesa eduki dezakeen jendearen zerrenda bat osatu nahi du taldeak.
Etxebizitzak 2 edo 3 gelakoak izango omen dira, eta garajedunak.
Informazio gehiago jasotzeko, donostia@grupoarrasate.com helbidera email bat bidali behar da, izen-abizenak eta telefono zenbakia adieraziz.
Bestalde, Zaldibiako udalak herri batzar bat egiteko asmoa du epe motzean, etxebizitzaren inguruan emandako pausoak azaltzeko. Herritarrei erne egoteko deia luzatu diete.




