Wiesbaden eta Urretxuko gazteak elkartu dira Erasmus+ proiektuaren baitan

Alemaniako eta Euskal Herriko ikasleek elkarrekin biziko dira aste honetan, sormena eta elkarbizitza ardatz hartuta.

Urretxuko udaletxearen fatxada eguzkitsu bat, balkoi eta burdinazko elementuekin.
IA

Urretxuko udaletxearen fatxada eguzkitsu bat, balkoi eta burdinazko elementuekin.

Urretxuko Udalak harrera egin die aste honetan Wiesbaden hiri alemaniarretik etorritako gazteei, Erasmus+ programaren baitan antolatutako truke kulturalaren esparruan.

Guztira, Urretxu eta Wiesbaden arteko proiektu honetan 24 gaztek eta 6 hezitzailek parte hartzen dute. Astelehenean iritsi ziren talde alemaniarreko kideak, eta uztailaren 13ra arte egongo dira gure artean, apirilean Urretxuko gazteek Alemanian egindako egonaldiaren bueltako bisita gisa.
Astearte goizean, udaletxeko osoko bilkuren aretoan egin den harreran, udal ordezkariek ongietorria eman diete bisitariei. Bertan, herriko eraikinak eta sinboloak dituzten materialak banatu dizkiete gazteei, elkar ezagutzeko eta aurreiritziak hausteko helburuarekin.
Egonaldian zehar, parte-hartzaileek Pagoeta, Iztueta baserria, Igartubeiti interpretazio zentroa eta Donostia bisitatuko dituzte. Gainera, batukada, zirku eta surf tailerrak zein gastronomia lehiaketa bat egingo dituzte, Santa Barbarara egindako txangoarekin batera.