Urretxu-Zumarragako taldea txapeldunorde izan da Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketan, finalean 15 puntu eskuratuta. Saio orekatua izan zen atzo Aian ospatu zen ekitaldian, non Arrasate-Eskoriatzako taldeak eskuratu zuen txapela.
Urretxu-Zumarragako taldea Antton Fernandez, Mikel Iturriotz eta Manex Mantxola bertsolariek osatu dute. Haiekin batera aritu dira Leire Akizu gai-jartzaile lanetan eta Jon Mendizabal epaile gisa.
Aurtengo edizioak parte-hartze errekorra izan du, 57 talde eta 350 pertsona inguru bilduz. Txapelketa lau fasetan jokatu da: lehen fasea, bigarrena, finalaurrekoa eta finala.




