Urretxu eta Legazpik autobusa antolatu dute San Ferminetara joateko

Bi udalerriek hiru egunetan eskainiko dute zerbitzua, 18 urtetik gorakoentzat, joan-etorria 17 euroan.

Autobus bat Legazpiko edo Urretxuko geraleku batean, udaletxearen edo eraikin publiko baten aurrean.
IA

Autobus bat Legazpiko edo Urretxuko geraleku batean, udaletxearen edo eraikin publiko baten aurrean.

Urretxuko eta Legazpiko udalek autobusa antolatu dute Iruñeko San Fermin jaietara joateko, eta zerbitzua hiru egunetan eskainiko dute.

Uztailaren 6an, autobusa goizeko 09:00etan aterako da Legazpiko Saturnino Telleria kaleko errotondatik eta Urretxuko Berriki denda ondoko geralekutik. Iruñetik hurrengo eguneko 05:00etan itzuliko da, Juan XXIII plazatik.
Bestalde, uztailaren 10ean eta 11n, irteera 19:00etan izango da Legazpitik eta Urretxutik, eta Iruñetik biharamuneko 09:00etan itzuliko dira.
Zerbitzua 18 urtetik gorakoentzat bakarrik dago zuzenduta, eta joan-etorriaren prezioa 17 eurokoa da.
Legazpiarrek dagoeneko zabalik dute izen-ematea, udaletxean edo udalaren webgunean. Ekainaren 25a da izena emateko azken eguna. Urretxuko Udalak astelehenean emango du izen-emate prozesuaren inguruko xehetasun gehiago.