Sega Gazte Ibilbidea Goierrin gelditu da

Gazteluko sega eskolako zortzi gaztek parte hartzen dute Gipuzkoako Herri Kirol Federazioaren ekimenean.

Gazte talde bat segaleku batean lanean Goierrin.
IA

Gazte talde bat segaleku batean lanean Goierrin.

Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak antolatutako 'Sega Gazte Ibilbidea' egitasmoak bere bigarren geldialdia egin du Goierrin, Ezkio-Itsaso, Gabiria eta Ormaiztegi arteko Alegia auzoan.

Lehen edizio honetan, 14 eta 17 urte bitarteko zortzi gaztek eman dute izena, denak Gazteluko sega eskolakoak. Hauek dira parte hartzaileak: Xuban Gartzia, Inge Goikoetxea, Haizea Larrañaga, Mari Olazarre, Claudia Pellus, Irati Tomé, Aner Zunzunegi eta Lorea Zunzunegi.
Egitasmoaren helburua gazteei segaren munduan murgiltzeko aukera eskaintzea da. Horretarako, prestakuntza teknikoa, segurtasuna eta herri kirolen balioak uztartzen ditu. Gainera, belaunaldi erreleboaren erronkari aurre egiteko eta kirol honen transmisioa bermatzeko balioko du.
Aurkezpen ekitaldia Donostiako Kirol Etxean egin zen, eta gaurkoa izan da ibilbidearen bigarren hitzordua. Hurrengo saioa Asteasun izango da, uztailaren 11an.