Gernika-Palestina Herri Ekimenak luzatu du deialdia gaur arratsaldeko 19:00etan elkarreratzeak egiteko Euskal Herriako udaletxe guztien aurrean, eta Ormaiztegiko Udala k bat egiten du deialdiarekin, eta guztiak animatu bertaratzera.
Elkarreratzearen lema “Genozidiorik ez, Gerrarik ez” da. Gaza eta Palestinako gainerako lurraldeetan bizi duten egoera jasanezina dela adierazi dute.
Nazioarteko legedia sistematikoki urratzen dela salatu dute, eta Israel eta AEB gelditzen ez badira, inpunitate osoz jardungo dutela euren logika inperialista eta espantsionistaz.
Honi aurre egiteko, Gernikaren herritik, beste behin, herrien subiranotasunaren alde eta bakea eta justizia aldarrikatzeko deia luzatu dute.




