Ordiziako Udala k 2027 rako zerga ordenantzak onartu zituen joan zen ostiralean egindako osoko bilkura berezian, ia aho batez. Orokorrean, udal tasa eta zergak %4,5 igoko dira, KPIaren bilakaerari jarraituz. Hondakinen tasari dagokionez, igoera orokorrari beste %3 gehituko zaio, duela hiru urte hartutako konpromisoa betez, zerbitzuaren kostua estaltzeko.
Adur Ezenarro alkateak azaldu duenez, "zerga ordenantzak eguneratu ditugu kalitatezko udal zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko eta Udalaren egonkortasun ekonomikoa bermatzeko. Aldi berean, herritarren egoera ekonomikoa kontuan hartzen jarraitzen dugu, hobari eta salbuespenen bidez. Horren harira, hobariak eskuratzeko diru-sarreren mugak ere igo dira igoeraren proportzio berean."
“"Gure helburua udal baliabideak modu arduratsuan kudeatzea da, Ordiziako herritarrei egokiak diren zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko eta egoera ahulean daudenak babesteko."
Bestalde, hutsik dauden etxebizitzei aplikatzen zaien errekarguari lotutako salbuespen berri bat onartu da, energiaren eta uraren kontsumoan oinarrituko dena. Gainera, Bizigune programan sartutako etxebizitzei aplikatzen zaien %99ko hobaria igotzea erabaki da, alokairu sozialerako programen bidez etxebizitzak merkatuari ateratzeko asmoz.
2027tik aurrera, turismo-egonaldiengatik tasa berri bat ezarriko da, Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartutako 3/2026 Foru Araua ren esparruan. Ordizian, araudi horrek ezarritako gutxieneko zenbatekoa aplikatuko da. Neurri hau Goierri ko udalerrien arteko lankidetzaren barruan kokatzen da; izan ere, Goitur ren adostutakoaren arabera, eskualdeko 18 udalerriek zerga bera aplikatzea adostu zuten, irizpide komunak ezartzeko.




